
Euskal ArtQueer topaketak Gernika-Lumoko Astra hartu zuen, eta emakumeek dragean duten presentzia erakustea bilatu zuten. Gernika-Luma eta Errementa Armaidxuek taldeko kideek Busturialdeko komunitatearen "saretze ekimen bezala" hartu zuten jaialdia.

Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Egunez [urtarrilak 26], Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josu Bilbao Begoñak BBK Klimaren instalazioak bisitatu ditu, itsasoko eta ibaiertzetako zaborren arazoari irtenbidea bilatzea helburu duen Ulysses Experience dibulgazio proposamena bertatik bertara ezagutzeko.

VII. Etxera Trailek parte hartze esanguratsua eduki du: 1.550 mendizale. Mikel Arriola Muniozguren eta Oihana Azkorbeitia Urizar izan dira mendi lasterketaren garaileak.

Gernika Rugby Taldeak 29 eta 13 irabazi dio A.D Ingenieros Industriales Las Rozasi, Ohorezko Elite Multzoko hamargarren liga jardunaldian. Sailkapenean kalitate jauzia egin dute basurdeek, baita "moral aldetik" ere.

Espainiako taekwondo txapelketan urrezko lau domina lortu dituzte TAE Gernikakoek. Baina hori gutxi ez-eta, zilarrezko lau eta brontzezko bost domina ere ekarri dituzte udalerrira.

Diruz lagunduko dituzten kontratuak 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean egindakoak izan beharko dira, eta enpresa onuradunek gutxienez urtebetez eutsi beharko diote enpleguari. Eskaerak aurkezteko epean otsailaren 28an (zapatua) amaituko da.