
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak 'Optimizazio administratiborako adimen artifiziala' jardunaldia antolatu zuen joan den astean, eta horretan adimen artifiziala eta administrazio-sistema lotzen dituen gogoeta partekatua egiteko gune bat ere ireki zen, besteak beste.

Johan eta Gorka Sorozabal anaiek azken tantoan irabazi diete Eñaut Urreistiri eta Imanol Lopezi, Eusko Label Winter Seriesko finalaurrekoen ligaxkan. Azken tantoak polemikatik asko izan du; Eraman Jai Alaik epaileen lana "babestu eta errespetatu" du.

Urtarrilaren 17an duela 89 urte "ofizialki" lehen aldiz altxatu zuten ikurrina Gernika-Lumoko Udaletxan. Egun horri "merezi duen aitortza" egiteko deia luzatu du Gernika Memoriaren Lekukok.

2025ean 51.748 bisitari hurreratu ziren Gernika-Lumora, eta jatorriari erreparatuz gero, datuek hurbileko turismoaren garrantzia berresten dute: 7.314 bisitari izan ziren Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik gerturatutakoak.

Stranger Things-en iruditeriak eta 80. hamarkadak markatutako dituzte Gernika-Lumoko inauteri jaiak.

'Ziztu bizian, euskaraz! - Korrikaren erritmoan' tailerra antolatu du Berbalagunek: Bermeon urtarrilaren 29an [eguena] jarri dute hitzordua eta Busturian, urtarrilaren 30ean [barikua]. Izena eman beharko da.