
Urdaibai Eskubaloi Taldeak Bizkaiko Ligaren fase finalak jokatu ditu iragan asteburuan. Hurrengoan, aldiz, Euskal Ligan aritzeko postuengatik borroka egingo dute eskualdeko eskubaloi jokalariek.

Atleta gernika-lumotarrak bere adin taldeko orain arteko munduko marka hobetu du, 800 metrotako langan.

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako lortutako eskumenen balorazio positiboa egin, eta "aurrera egiteko aukera aprobetxatzeko beharra" erakutsi du Gure Eskuk.

Europako Batasunak jarritako araudi berriaren "aurka" agertu dira kofradiak, "betebehar polemikoak inposatzen" dizkietelako; besteak beste, porturatzeko abisua lau ordu lehenagoa eman behar izatea eta harrapaketak "zero kilotik" erregistratu behar izatea.

84-69 gailendu zen Lointek Gernika Bizkaia atzo, Duran Maquinaria Ensinoren kontra, Malosten. Garaipen hori "oso garrantzitsua" dela adierazi du Lucas Fernandez entrenatzaileak. Zapatuan (urtarrilak 24) Innova-Tsn Leganesen kontra neurtuko dira gernika-lumotarrak, etxetik kanpo.

Allende Salazar Guraso Elkarteak eta Aixerrotape Guraso elkarteak deituta, mugikorren erabilera goiztiar eta desegoki baten ondorioak zeintzuk izan daitezkeen ikasi zuten guraso eta hezitzaileek Telmo Lazkanorekin, betiere ebidentziak akademikoak eta datuak oinarri izanda.

'Zer da HAPOa? Zertarako eta norentzat egiten da?' formakuntza eta informazio hitzaldiagaz hasiko dute lehen fasea, bihar [urtarrilak 20], 19:00etan, Altamirako Kultur Etxean.