
Gernikako Batzar Etxeak, Gaztelugatxek eta Elantxobek jomuga turistiko nagusi izaten jarraitzen dute, baina puntu hauen masifikazioa saihestea lortu da.

500. urtemuga gogoratzeko ekimenean Elixabete Etxanobek, Ana Otaduik eta Gregorio Monrealek parte hartu dute.

Eñaut Elorrietak eta Alos Quartetek ‘Ahots kordak’ proiektua aurkeztu dute, ahotsa eta soka-laukotea ardatz dituen proposamen berezia. Urtarriletik martxora bitartean eskainiko dituzten kontzertu gutxi eta zainduen bidez, soinu organikoaren aldeko apustua egin dute.

Eraldaketa pedagogiko eta identitarioaren alde emandako urrats berria da Bermeoko Herri Eskolako jolastoki berria, "ikasleen ongizatea bermatzeko proiektu estrategikoaren barnean eman dutena". 16:30etik aurrera, herritar guztiek parte hartu ahalko dute inaugurazio ekitaldian.

Kortezubiko Udalak herriko memoria historikoa berreskuratzeko plana eratu zuen 2020an, eta orain, horren emaitza den liburua argitaratu du, Patxi Juaristi ikertzaileak osatu duena: ‘Kortezubi 1900-1945. Berrezarkuntza, Primo de Riveraren diktadura, Gerra zibila eta gerraostea’.