2026/1/9

Aurrekontu akordioa lortu dute EH Bilduk eta Guztiontzako Herriak, "funtsezkoak diren proiektuak desblokeatzeko"

EH Bilduk "gernikarrentzat baliagarria den akordio bat" sinatu du Guztiontzako Herriarekin aurrekontuak aurrera ateratzeko: "Herriak behar dituen proiektuak aurrera ateratzeko ezinbestekoa den lankidetza instituzionalerako gutxieneko giroari ateak irekitzen dizkio".

Xixili liburua
XIXILI. HEGATSA GALDU NUENEKOA: 1. Kapitulua

"Ni'

Leire Lekuona Elizondo idazle bermeotarrak bere ‘Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa’ ipuin liburua oparitu digu Hitzan plazaratzeko. Kapituluka eta barikuro, gure orrialdeetan irakurriko duzue. Gozatu!

Leire Lekuona Elizondo
Markos Zapiain - Idazlea

"Liburuaren helburua etikoa litzateke, berdintasunaren alde egitea"

Erlijioari loturiko gertakari autobiografikoak bildu ditu Markos Zapiainek ‘Ni, laiko’ liburuan. Adimen artifizialaren erabilera gorantz doan garain, "hark ez dakien zerbait idaztea" bilatu du Bermeoko bizilagunak.

Gernika eta Lumoko mugen urteroko berrespen ibilbidea egingo dute

Gernikazarra Historia Taldeak Gernika eta Lumoko mugetatik ibilaldia egiteko irteera antolatu du datorren domekarako [urtarrilak 11].

Zergatik ez?

Gernika KESBek talde berria sortu du: beteranoen taldea. "Ilusioa eta konpromisoa" nabarmenduz, ondo pasatzeko helburuz animatu dira Gernika-Lumoko eta inguruko hamahiru emakume bakoitzaren iraganera jauzi egitera. Saskibaloia kirolaz harago doan erakusle da taldea, eta hortaz, harro daudela adierazi dute.

Argiteria berritua, "energia aurrezpen eta bide-segurtasun handiena lortzeko"

Argiztapena hobetzen jarraitu asmoz, Elejalde auzoko 25 farola berritu ditu Foruko Udalak, sodio-lurrenezkoen ordez LED teknologia dutenak jarriz. Lanak gauzatzeko aurrekontua 84.444,81 eurokoa izan da, eta aldundiak 59.742,83 eurorekin lagundu du. Argiteria berriagaz urtean ia mila euro aurreztea aurreikusten dute.

Gautegiz Arteagako udaletxea
Gehiago