
"Gogotsu eta prest" ageri dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak. Busturialdeko ordezkaritza oholtzaratuko da: Onintza Enbeita Maguregi muxikarra eta Aitor Etxebarrizarraga Gabiola gernika-lumotarra. Garaileari txapela jantziko dion Arantza Plazak egiteko hori "opari ederra" dela nabarmendu du.

Sprilurrek eta Busturialdeko Industrialdeak Muxikako Udalarekin sinatu dute hitzarmena. Akordio horri esker, Bizkaiko industriaalderik handiena izango denaren urbanizazio eta sarbide lanak hurrengo bost urteetan garatuta egon daitezkeela diote, 2030etik aurrera enpresak hartzeko moduan izateko.

Eleizalde Ikastolako, Sagrado Corazon ikastetxeko eta Bermeoko Institutuko DBHko 1. eta 2. mailako 14 ikaslek osatuko dute lehenengo gazte kontseilua, eta ikasturtean zehar, Gazteleku berriaren espazio eta erabilerari buruzko erabakietan parte hartuko dute.

Biharko [abenduak 11] greba deitu dute Ikasleria Martxaneko kideek, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hezkuntzan dagoen euskararen larrialdi egoeraren kontrako aldarriz betetzeko asmoz. Bilbon, 12:00etan jarri dute hitzordua, Arriagatik. Bermeoko eta Gernika-Lumoko Ikamak, horreri eutsiz, bateratzeak antolatu ditu Busturialdeko tren geltokietan.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kirol Portuak erakundeari eginiko transferentzia horri esker, portuaren eta udalerriaren "benetako beharretara egokitutako kudeaketa hurbilagoa eta arinagoa" bermatu gura dute.