2025/12/4

San Nikolas jaiez gozatzeko prest daude

Abenduaren heldueragaz batera, elantxobetarrentzat jai bereziak ere ailegatu dira. Egun osoko egitaraua prestatu dute San Nikolas jaien baitan; besteak beste, III. Igoera Herrikoien Liga goizean lehiatuko duten Kaltzadan Gora proban erabakiko da.

Gabon Azoka bermeotarra: hamaika jardueraz betetako gabonen hasiera

Gabonak girotzeko, asteburuan hasi eta urtarrilera bitartean hamaika ekintza aurreikusi ditu Bermeoko Udalak, herriko talde desberdinen laguntzagaz. "Egitarau zabala" izango dute herritarrek eskura; Gabon Azoka Bermeotarragaz hasiko da, asteburu honetan.

Gabonetako azokak beteko du Gernika erdigunea

Gabonetako azokak jantziko ditu Gernika-Lumoko erdiguneko kaleak bihartik (abenduak 5) astelehenera (abenduak 8) bitartean. Azoka 11:00etatik 21:00etara bitartean egongo da zabalik egunero.

Errege Kopan noraino iritsi daitezkeen jakin guran

Gernika Rugby Taldeak Cisnerosen kontra jokatuko du, zapatuan [abenduak 6], Errege Kopako partidua.

Gehiago