
Gernika-Lumoko Malosten jokatzekoak ziren Eurocup Women txapelketako neurketak egoitza neutralean lehiatuko dituzte: Sofian (Bulgaria).

TindEHEr egitasmoan 'matx' egin zuten taldeek elkarrekin prestatutako eta aisialdia eta lanketa euskaltzalea uztartuko dituen egitarauak gauzatuko dituzte asteburuan hasi eta urtarrilera bitartean. Lehen zita Artiako Gazte Asanbladak izango du, Berriozar eta Piztu Lezo taldeekin, barikurik domekara bitartean.

Lointek Gernika Bizkaiak azaroaren 25 eta 27an Elitzur Ramla talde israeldarra hartuko du Malosten. Palestinarekin Elkartasuna plataformak partidu horiek gelditzeko asmoz, manifestazioa deitu du zapaturako; 18:00etan Merkurion jarri dute hitzordua.

XIII. Rudelari Egunean elkartuko dira rudelariak zapatuan (azaroak 22), Gernika-Lumon. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta herriko kaleak, Aterpe, Zeppelin eta Astra izango dira jaialdiko kontzertu eta jardueren agertokiak aurtengoan.

Ia 30 urteko ibilbidearen ondoren, Urdaibai Eskubaloi Taldea Bizkaiko fitxa federatibo gehien dituen kluba izatera iritsi da. 500 bat lagunek osatzen dute egungo taldea, 40 talde ingurutan banatuta, eta lanerako filosofia bakar-bakarragaz.

Eusko Jaurlaritzak hezkuntza zentroetan kamarak jartzeko hartu duen erabakiaren aurka daudela erakusteko mobilizatuko dira ikasleak, Ikamak deituta, bihar, 11:00etan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak eta Bermeoko Udalak aurkeztutako alegazioei esker, 501 zenbakidun Sollubemendi izeneko Herri Onurako Basoko proiektua guztiz aldatu da, eta bideen ondoan dauden pinuak bakarrik botako dituzte.

OPESCAYA Bizkaiko Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkarteak hegaluzearen "tradizioa, iraunkortasuna eta bikaintasuna" zuzenean ezagutzeko "esperientzia murgiltzailea" eskaini die Isabel Sorribas, Clara Martínez, Iñaki Tejedor, Maxi AJ eta Iñaki Ibaibarriagari.

Herritarren esku geratuko da 2026ko aurrekontu parte hartzaileetako 50.000 euroak zein proiektutara bideratu aukeratzea. Bermeon erroldatutakoek azaroaren 30era arte dute bozka emateko aukera, bai fisikoki, bai Internet bidez.

Urteetako lanaren ostean, ikastetxeak ofizialki Bermeoko Herri Eskola izena duela jakinarazi dute. Ikastetxearen logoa ere berritu dute, B letra irudikatzen duen irudi esanguratsu bategaz.