
Zapatuan futbola bi herriren arteko loturaren erakusle izango da. Euskal Selekzioa eta Palestinaren arteko partidua hartuko du San Mamesek, 20:30ean, eta Gernika-Palestina deialdi herritarrak palestinarrekiko elkartasuna zelaitik kanpo ere adierazteko deia egin du. Palestinarekin Elkartasuna taldeak ere horrela egingo du, partidu aurretik.

Corriendo por una causa bikoteak Bermeotik Oionera arteko GR38 ibilbidea egun bakarrean egingo du, zapatutik [azaroak 15] domekara [azaroak 16] bitartean, ataxia telangiectasia gaixotasuna duten haurren eta senideen alde borroka egiteko. Oionen, egun osoko jaialdiagaz biribilduko dute kirola eta solidaritatea uztartuko dituen abentura.

Beste behin, Natxituko Jai Batzordeak azarorako programa zabala dakar. "Askotariko" ekintzak eskainiko dira, adin guztietako jendearen gozamenean pentsatuz.

Inguru horretako obren helburu nagusia da BI-3215 errepidearekiko bidegurutzea kentzea, ibilgailuak Altamirara biribilgunetik bakarrik sar daitezen. Enpresek hilaren 25era arteko epea dute, beren proposamenak aurkezteko.

Alderdi jeltzaleak parke eolikoaren proiektuaren planteamenduagaz bat ez datozela eta Sollube Ganeko proiektuari alegazioak aurkeztu dizkiotela iragarri du. Hala ere, "elkarrizketarako prest" agertu dira.

Neiker zentro teknologikoak SEA2LAND ekimen europarra koordinatu du, arrantzako azpiproduktuak ongarri biologiko bilakatzeko, eta, arrantza-ontzietako hondakinetatik mineralak ordezkatzeko gai diren ongarri biologikoak lortu dira, lurzoruen osasunarentzat onuragarriagoak direnak.

Mundakako Udalak abian du udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 23a da, eta irabazleak bozketa bidez hautatuko dituzte, azaroaren 24tik 28ra artean.