
SOS Sollube herri plataformakoek Sollube Ganeko proiektu eolikoa geldiaraztea eta "eredu energetikoa birplanteatzea" eskatu dute gaur, Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan.

Gernika Rugby Taldeak 22 eta 27 galdu du Hernani CREren kontrako euskal derbia. Liga hitzorduak urtarrilera arte alboratuko dituzte orain, Errege Kopari heltzeko.

Bosgarren aldiz "jendez gainezka" egon zen atzo [azaroak 9] Merkatu Plaza, Hazitoki Topaketekin. Gainera, helburua bete zuten: 802,50 euro bildu zituzten, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako urte honetako zirku inklusiboaren proiektuarentzako.

Bermeoko Udalaren txostenaren arabera, proiektuan ez da Sollube Gabeko proiektu eolikoa garatzeko "inongo justifikazio objektiborik ezta legezko derrigortasunik" biltzen. Bermeoko EH Bilduk ere alegazioak aurkeztu ditu, "herritarren interesen aurka" doan proiektua dela uste dutelako.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehen buelta amaituta, Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita eta Ibai Amillategi bertsolariak sailkatu dira bigarren bueltara. Hirurak ariko dira zapatuko (azaroak 15) Bermeoko saioan, 17:00etatik aurrera, Artzan.