
Duela hamabost urte, Domingo Zuluaga herriko abade entzutetsuaren bizitzaren pastorala egin zuten ibarrangelutarrek, eta berriki hura ikusteko eta protagonista oroitzeko ellkartu dira. Auzolanean lan egin zuten, herriaren alde dena emandako hari beraien modura zerbait itzultzeko.

2026ko udal aurrekontuak aurrera eroateko "oinarrizko bost proposamen" kontutan izateko eskatu dio EAJk udalari. Merkatu plaza berrirako pausoak ematea eta Santa Luzian igerilekuak izango lituzkeen aisialdi gunea egitea dira proposamen horietako bi. Kiroldegiaren ingurua zabaltzeko eta udal eraikinak berritzeko plangintza egitea ere eskatu dute alderdi jeltzaleko kideek.

Alex Goitia-Unai Lekerika eta Eñaut Urreisti-Imanol Lopez bikoteek Eusko Label Winter Series txapelketaren lehen partiduak irabazi dituzte. Gogoangarria izan da Urriko Azken Asteleheneko [urriak 27] estreinako jardunaldia: partidu apartez gozatu dute Jai Alai frontoia lepo bete duten ikusleek.

Bermeo Tuna World Capital elkarteak bultzatu du Bizkaiko Atunontzi Sektoreko Berrikuntzarako Prestakuntza Mahaiaren sorrera. Ekimenak atunaren balio katea ordezkatzen duten hamabost agente biltzen ditu.

Udalerriari zerbitzu eraginkor, energetiko eta ekonomikoak emateko gestioen esparruan, hornikuntza-sareko hodietan uraren emaria kontrolatzeko sentsoreak instalatzeko lanak amaitu berri ditu Errigoitiko Udalak.

Lau hilabetez, 10 ikasle nautika eskolan formakuntza jasotzen ari dira. Programak lan baimena eskuratzeko aukera ematen du, baita "lan duina" eskaintzen duten lanpostuetan lan egiteko prestakuntza ere.

Busturiko Udalak 'Zaintzen duten begiradak' argazki lehiaketa antolatu du, eta parte hartu gura dutenek azaroaren 13ra arte [eguena] dute lanak aurkezteko aukera.