
Bizkaiko Talde Popularrak agertu diren "txosten berriak" kontuan hartuta aldundiak Abiñako enklabeari buruzko 2017ko erabakia eta egoera berriko neurtzeko proposamena aurkeztu du; PSE-EEk, EH Bilduk eta EAJk kontra bozkatu dute eta ez da proposamena onartu.

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak aipamen berezia egin dio Gernika BHIri, bost urtez jaialdiarekiko bere konpromisoa erakustearren. Hala, ikasleek jaialdira aurkeztutako filmak ikusteko aukera izan dute, baita zenbait protagonistaren bizipenak aurrez aurre ezagutzekoa ere.

Errugbilari bai, baina Jokin Eskolar (Gernika-Lumo, 1998) zerbait bada, errugbizalea da. Gernika Rugby Taldeko maila guztietatik igaro ostean, bere burua lehenetsi eta albora pausoa emateko beharra sentitu zuen. Gaur, motibazioa berreskuratuta, epaile lanetan dihardu.

192.635,74 euroko inbertsioa suposatzen dute lanok, eta ibaiaren egoera hobetzea dauka helburu, "ibaiak biodibertsitate handiagoa izatea eta herritarrentzat eremu irisgarriagoa eta atseginagoa izatea" bilatu gura dute.

Mb2000 elkarteko kideek jaialdiaren balorazio "oso positiboa" egin dute, gauzatu diren ekintza guztietan giro "oso ona" sortu baita.

Zerbitzua jasotzeko, 644 89 86 61 telefono zenbakira deitu, sexare@gernika-lumo.eus helbide elektronikora idatzi edota Artekale kaleko bulegora joan beharko da. Aurrez aurreko zerbitzua martitzenero eskaintzen dute, 18:00etatik 19:30era bitartean.

Eraldaketa berdea gidatzeko proiektua da nazioartekoa, eta Gernika-Lumok irtenbide jasangarriak aplikatuko ditu Europako bederatzi hirirekin batera.

49. Eibar-Nabarniz mendi ibilaldia egingo dute zapatuan [urriak 25].

Bermeon erroldatutakoek azaroaren 2ra [domeka] arte dute fisikoki zein elektronikoki proposamenak aurkezteko aukera. Proiektu irabazlea abenduaren 1etik 5era bitartean iragarriko dute.

Lilibertsoren eskutik, 'Gora liburutegiak' bertso saioa antolatu du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak etzirako [urriak 24]. Aurretik izena eman behar da.