
Gernika-Lumoko eta Busturialdeko herrigintzaren alde erruz lan egindako Dabid Zelaia-Zugadi gernika-lumotarra zendu da. Tokiko eragile, kulturgune, elkarte, alderdi politiko, hezkuntza zentro eta norbanakoak hartaz oroitu dira.

Lointek Gernika Bizkaiak Elitzur Ramlaren aurka jokatuko du azaro akabuan. Talde israeldar bat Gernika-Lumora jokatzera etorriko dela salatzeko eta haren aurkako boikota eskatzeko, Palestinarekin Elkartasuna eragile taldeak agerraldia egingo du barikuan [urriak 24], 18:30ean, Auditorioan.

Trenbideen, katenariaren eta seinaleztapenen berrikuntza integrala egin dute, eta trenbide instalazioak "funtzionamendu egoera ezin hobean" utzi dituztela adierazi dute. Geltokiak atari berria izango du Bermeorako nasan; bata eraikin historikoaren ondoan dagoena, eta bestea eraiki berrian egin dutena.

Bizipenak oinarri, eta bere baitan euskararen erabilera berreskuratzeko asmoz, lanean dihardu Enaitz Maguregi Fernandez bermeotar abeslariak. ‘Nire Bihotzan’ abestia apirilean kaleratu, eta horrek izandako "harrera ona" ikusirik, datorrenerako prest agertu da, "ilusio handiz".

Auzotarren aldeko epai judizialak frogatutzat jo zuen gaueko jarduerak 80 dezibeliotik gorako zarata eragiten duela "maiz", baina ETSk dio lanak "beharrezkoak" direla trenbide-segurtasunerako.

Busturia "jasangarriagoa" eraikitzeko herritarren parte hartzea "funtsezkoa" dela adierazi du Aitor Aretxaga Busturiko alkateak. Herritarrek bi astez erantzun ahal izango dute galdetegia, bai udaletxean, bai sarean.