
60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia plazaratu dituzte, Landakon. Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo dute aurtengo ekitaldia. Azokak lelo bakarra edukiko du aurrerantzean: Kulturaren Jaialdia. Palestinako genozidioa «presente» egongo da aurten. Iratxe Reparazek sortu du azokaren 60. aldiaren iruditegia.

Banakako eta taldeko ekintzen bitartez trantsizio energetikoa eta klima aldaketa publiko guztietara hurbiltzeko tailerrak eta sentsibilizazio ekimenak egingo dituzte bihar (urriak 17) hasi eta urriaren 26 (domeka) bitartean, Busturialdeko hainbat herritan.

Lointek Gernika Bizkaiak 62 eta 60 galdu du NKA Universitas Pecs taldearen aurka, Eurocup Womeneko multzokako ligaxkaren bigarren jardunaldiko joanekoan. Domekan [urriak 19], ligako partidua jokatuko dute Malosten, 12:30ean, Casademont Zaragozaren kontra.

BBK-k Secot elkartearekin eta Bermeoko Udalarekin elkarlanean antolatu ditu urriaren 20 eta 22rako aurreikusitako tailerrak. Smartphonea erabiltzen ikasi nahi duten adinekoei zuzenduta dago, eta izan ematea zabalik dago.

Hamabi ikasle eta bi irakasle etorri dira, udalerriko institutuko ikasleekin astebeteko trukaketa egiteko asmoz.

Foruko Udalak tren geltoki inguruko aparkalekuak egokitu eta berdegune berri bat sortu du. Era berean, elizatik barnetegira arteko argiteria publikoa aldatzeko lanak martxan dituzte.