
Oraingo ikasturtean ere, euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak izango ditu oinarri Berbalagunek. Hamar mintzatalderekin abiatuko du ikasturtea, eta azaroan jarriko dute martxan ikasturteko lehen Ezetz Jakin lehiaketa.

2025/2026 Eusko Label Winter Series txapelketa aurkeztu dute. Hilaren 27tik otsailaren 15era artean jokatuko dute bosgarren aldia. Imanol Lopezen azken ekitaldia izango da. Etxeko puntistetako batek, Unai Lekerikak, lehen jardunaldian jokatuko du, Urriko Azken Astelehenean.

Feli Madariagak ahoz kontatutako bere bizitzako pasarteak idatziz jaso ditu liburu batean Onintza Enbeitak: 'Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana'. Baserriko bizimodua gorde dute liburuan, emakume batek kontatuta, eta elizpea jendez beteta zegoela aurkeztu zuten hori joan den barikuan, euren herrian, Muxikan.

Norbanakoaren garrantzia azpimarratuz dator aurten ere Bermeoko Berbalagun egitasmoa, 'Euskara zu zara' lelopean. Arduradunek gogoratu dute parte hartu gura duen edonork izena eman dezakeela.

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak eta SPRIk digitalizazio programa bat prestatu dute, tailer praktikoekin eta autonomoentzako eta enpresa txikientzako aholkularitza pertsonalizatuarekin. Urriaren 22an, azaroaren 12an eta abenduaren 10ean izango dira saioak.