2025/9

Kaleak hartu dituzte bermeotarrek

Bueltan dago ilehoria. Hasi dira Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak, eta horiei hasiera emateaz arduratu da Xabi Gutiez Xsakara, Nadia Nemeh alkatea ondoan zuela. Gaur, Almikan batu dira, Andra Mari egunaz gozatzeko.

Hautagaien olatura igota

Bermeo-Urdaibaik hirugarren amaitu du Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko estropada. Orio izan da uretan azkarrena, baina epaileen hiru segundoko zigorra jaso du, eta penalizazioak aurrea hartzeko balio izan dio Zierbenari.

Zapore gozoko, lagunarteko eta giro bikaineko Andra Mari jaietan murgilduta dabiltza

Atzo (irailak 5) hasi zituzten herriko festa nagusiak Gorozikan eta Nabarnizen, eta, gaur (irailak 6), aldiz, Muruetan. Azken horretan 11 paella aurkeztu dituzte lehiaketara eta Paul Ormaetxea herriko kirolaria omendu dute.

"Nahikoa da! Genozidioari ez!"

Egunetik egunera gogorragoa da palestinarren egoera, euren aurkako genozidioa. Hala, Palestinaren aldeko oihu kolektiboa isildu ez dadin, protesta zaratatsuak egin zituzten atzo hainbat herritan, Gernika-Palestina herri ekimenak deituta.

Bermeoko txosnek jaiei aurrea hartuko diete

Antolatzaileek irailaren 6tik 16ra bitartean egitarau zabala prestatu dute: kontzertuak, lehiak, erromeriak eta haurrentzako ekintzak izango dira

Andra Mari jaiek hainbat eszenatoki izango dituzte Busturialdean

Tradizioak oso presente izango dituzte Muruetan, Nabarnizen, Gautegiz Arteagan eta Muxikan, eta askotariko egitarauez gozatuko dute datozen egunetan.

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak, eztanda egitear

Irailaren 7tik 16ra bitartean urdinez jantziko da Bermeo. Eztanda egitear daude, alegia, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. "Adin guztietako herritarrei zuzenduta eta gustu guztietarako egitaraua" antolatu du udalak.

Xabier Gutiez 'Xsakara' - Musikaria eta Bermeoko jaietako pregoilaria

"Garrantzitsuena mezua bera da,  eta ez pregoilaria"

Xsakara da aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako pregoilaria. Bozketa bidez hautatu dute bermeotarrek egiteko hori bere esku uztea; bozketen %41,5 jaso du musikariak, alegia, 266 boto.

Urdaibaik Kontxako Bandera lortzeko hautagaitza plazaratu du

Bermeo-Urdaibaik irabazi du 130. Kontxako Banderaren sailkapen estropada. 26 urteren ostean, Isuntzak sailkapen historikoa lortu du. Ondarroa sailkapenaren atarian geratu da, zortzigarren.

Alex Uriarte Atxikallende/Ane Maruri Aransolo
Itsuki Irratiko kolaboratzailea

Iker Gonzalez: "Itsuki Irratia izango da % 100 euskaraz eta % 110 bermeotarra"

Bermeoko uhinetara bueltatu da Itsuki Irratia. Herriko irratiaren doinuak entzun daitezke dagoeneko FM 107.0 frekuentzian zein online bidez.

Gehiago