
Abesti, entsegu eta kontzertuen zurrunbiloan murgilduta dago Apokhalipsis taldea. Segundo Olaeta Musika Eskolan elkar ezagututako Julen Goikoetxea, Oier Hernandez eta Kimetz Uriguenek osatzen dute rock hirukote gernika-lumotarra.

Nazioarteko erakundeak Guggenheim Urdaibai proiektuak biosfera erreserbarentzat suposatzen duen "mehatxu larriaz" ohartarazteko sortu zuten kanpaina Mediterranean Alliance for Wetlandsekin batera, eta lau hilabete beranduago, helburua "betetzat" jo dute.

Ernesto Ezpeleta 'Bihurri' aizkolaria ibilgailu bi aizkorakadaz erdibitzen saiatuko da zapatuan [irailak 20], 18:00retan. Kirol erakustaldia jai giroz jantziko dute barikutik zapatura artean, Arratzuko Gorozikan.

Zapatu honetan [irailak 20] ospatuko da Gernika-Lumoko Gazte eguna, eta Egurre Gazte Asanbladatik esan dutenez, aurtengoa berezia izango da, Gaztetxea duten lehen urtea baita.

Errigoitiko Batbigu Jai Batzordeak hirugarrenez antolatu du Batbigu jaia Ikuilu Txokoan, eta hori ospatzeko egun guztiko egitaraua prestatu dute zapaturako.

Euskara erritmo bizian jarri nahi dute Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegian, eta, horretarako, eskaintza zabalarekin datoz oraingoan ere. A0 mailatik C2 mailara arteko saioak eskainiko dituzte beste urte batez, goizez zein arratsaldez, baina talde guztiak astean bi aldiz bilduko dira aurten.

Lehen bi liga hitzorduetan porrot gogorrak jaso ondoren SD Gernika Club hirugarren jardunaldiari heltzeko eta egoera iraultzeko prest dago. Zapatu honetan [irailak 19] Naxara kontra jokatuko du, etxetik kanpo, 18:00retan.