
Johan Sorozabalek eta Unai Lekerikak 2 eta 0 galdu dute, Eñaut Urreistiren eta Thibault Basqueren aurka, Jai Alai Ligaren Lauko Finalaren finalaurrekoa.

Lamerako azokak, musika eta bertsoak girotu dute goiza; arratsaldean, txosnen lehiak eta Doluzko ibilaldiak ekarriko dute jaiaren amaiera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irailaren 28tik abenduaren 20ra bitartean burutuko da, eta Busturialdeak ordezkaritza handia izango du aurten, horretan. Horregatik, Lilibertsok Liligiroak zikloa antolatu du, entrenamendutzat baliatzeko, eta bide batez, bertso eskola zabaltzeko.

Lointek Gernika Bizkaiak EuroCup Womenen aurretiazko kanporaketaren joanekoa jokatuko du eguenean [irailak 18], Pas Gianninaren kontra. Taldeko arduradunek neurketaren aurreikuspenak plazaratu dituzte.

460 martxalari elkartu zituen Gautegiz Arteagako mendi martxak, antolatzaileen aurreikuspenak betez. Jendetza bildu zuen domekan, eta "giro aparta" nagusitu zela ondorioztatu dute antolatzaileek.

Nabarnizko probalekuan, etxean, txapela janztea lortu dute berriro Kepa Zubizarretak eta Haizea Abadek. Aurtengo Nabarnizko zaldi mando txapelketa irabazi du, eta Markina-Xemeingo Gaztañegi nagusitu da Kinttopekoen lehian.