
Ekimenaren 25. urteurena denez, urrian, 250 kultura proposamen baino gehiago eskainiko dituzte 160 erakunderen eskutik.

Arraun Lagunak-ek eta Oriok irabazi dute 130. Kontxako Bandera. Bermeo-Urdaibai hirugarrena izan da gizonezkoen estropadan, eta Isuntza zortzigarrena.

Irailaren 28an hasiko da txapelketa Urdulizen. Busturialdeak ordezkaritza zabala izango du: Asier Galarza, Beñat Bilbao, Enare Muniategi, Janire Arrizabalaga, Koldo Muñiz, Mikel Retolaza, Iker Uriarte, Koldo Gezuraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Onintza Enbeita.

Udako egun gehienetan ez da medikurik egon Eako kontsultategian: uztailean 5 egunetan izan dute medikua eta abuztuan 9 egunetan. Irailaren lehen hamabostaldian ere ez da medikurik egon. Eako Udalak egoera salatu du Arartekoaren aurrean, eta herritarrei euren eskubideen alde egiteko deia egin die.

Urritik aurrera abiatuko da Gernika-Lumon Nortasun Agiria eta pasaportea berritzeko aldizkako zerbitzua, udaletxe aurrean. Hilabeteroko hirugarren ostegunetan, 09:30eatik 13:00etara erantzungo du zerbitzuak, eta herrian erroldatuta daudenentzat bakarrik izango da.

Urriaren 6ra bitartean, egitaraua osatzeko proposamenak aurkeztu ditzakete sortzaileek, durangokoazoka.eus webguneko izen emateen atalean. Gainera, beste hainbat inskripzio ere zabaldu dira: Ikasle Goizerako, DA! PRO topaketarako eta Zu Non, Han DA! egitasmorako.