
Muxikako Ariatzan eta Errigoitiko Bizkaiganen dena prest dute udazkenari ongietorria ematen dioten jaiak ospatzeko.

Barikuan [irailak 12], zapatuan [irailak 13] nahiz domekan [irailak 14] goi mailako zaldi probak hartuko ditu Nabarnizko probalekuak, 55. Nabarnizko Zaldi Proba Txapelketa tarteko.

KAE2 ligako laugarren postura iltzatuta ibili dira Busturialdea Arraun Elkarteko kideak, estropada guztiak postu horretan amaitu baitituzte, bat salbu. Ondorioz, esperientzia hartu dute, eta hurrengo denboraldian helburu berriak jartzeko prest daude.

Alex Hormaetxea puntista bermeotarrak Hondarribiko Grand Slamaren finalaurrekoa lehiatuko du bihar [irailak 14], Ruben Bailo noaindarragaz batera. Erik Mendizabal mutrikuarra eta Oier Kanpandegi hondarribitarra edukiko dituzte aurrez aurre.

Barikuan [irailak 12] osatuko dute lehen etapa eta zapatuan [irailak 13] eta domekan [irailak 14] Busturialdean ariko dira.