
Mundaka Arraun Taldeak 50. urteurren jaialdia ospatu zuen iragan zapatuan [irailak 6]. Talde bazkarian 200 lagun inguru bildu ziren. Klubak jaia "bikain" joan dela azpimarratu du.

Ibai Urrutia Arandia belendiztarra eta Raffaella Ciavola di Girolamo gasteiztarra gailendu dira XIX. Mendata Ezagutuz mendi maratoian. Lasterketak eta mendi martxek 400 lagun inguru elkartu dituzte, eta antolakuntzak aurtengo aldiaren "irakurketa aparta" egin dute.

Barikuan [irailak 5] Zarauzko Modelo aretoak hartu zuen bertso gazteen finala. Gernika-Lumotarrak orain Bizkaiko Txapelketa dauka helburu.

Gizarte Segurantzaren gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldataraino osatzeko Herri Ekimen Legegilea izapidetzearen aurkako txostena argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta horren aurrean Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua ez da isilik geratu. Bide batez, gaur berrabiarazi dituzte hilabeteroko kontzentrazioak, 74 pentsiodun bilduz.

Bueltan dago ilehoria. Hasi dira Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak, eta horiei hasiera emateaz arduratu da Xabi Gutiez Xsakara, Nadia Nemeh alkatea ondoan zuela. Gaur, Almikan batu dira, Andra Mari egunaz gozatzeko.

Bermeo-Urdaibaik hirugarren amaitu du Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko estropada. Orio izan da uretan azkarrena, baina epaileen hiru segundoko zigorra jaso du, eta penalizazioak aurrea hartzeko balio izan dio Zierbenari.