Aurtengoan ere, urtez urteko tradizioa mantenduz ospatu dituzte sanjoanak eatarrek. Jaietako egun handiena ospatuz jaiei agur esateko batu dira gaur [ekainak 26] Erreka Egunean.
Ikasturtean zehar udal gobernu taldeak "hitzemandako konpromisoak alboratu" egin dituela salatu du LABek, besteak beste. Horregatik, mezu argia bidali diete: "Egin zuen lana!". Beraien aldetiko guztia egiten jarraituko dutela esan dute, langileen eskubideen alde borrokatzeko.
Ekainaren 28rako (zapatua) jarri dute hitzordua, 12:00etatik 14:00etara bitartean, Eskolondoko arkupean. Azokaren helburua da behar ez den hondakinik ez sortzea, eta oraindik balio duten eta beste pertsona batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen produktuek zakarrontzian amai dezaten saihestea.
San Pedro jaiak ospatzeko prest daude mundakarrak, bihar [ekainak 27] hasita. Uztail hasierara bitarteko egitarau zabalak herritar denentzako osagaiak biltzen ditu.
Maria Luisa Aslak jaso du parte hartzaile guztien artean zozkatzen den saria. Ikasturteko azken saria izan delarik, orain artekoaren "balorazio positiboa" egin dute Gernikako Berbalagunek.