Oiz Erronkak inoizko parte hartzerik handiena edukiko du zapatuan [ekainak 14]: 1.021 txirrindularik hartuko dute irteera, iazko langa 100 lagun baino gehiagoko aldeagaz iraganez.
Batera Gara elkartasun jaiak beteko ditu udalerriko kaleak domekan [ekainak 15], 10:30etik aurrera. Denetariko ekintzak prestatu dituzte KBG sindromea ikusarazteko eta gaixotasuna duten ume, gazte eta horien senideei laguntzeko.
Duela 35 urte Oletan egiten zena berreskuratzeko asmoz antolatzen du Euskal Australiar Elkarteak senidetasun bazkaria 2018az geroztik. Zallo Barrin izango dute hitzordua zapatuan (ekainak 14), 14:30ean.
Busturialdeko Ernaik Guggenheim Urdaibai makroproiektuaren kontrako manifestazioa deitu du etzi [ekainak 13], 20:00etan, Merkuriotik hasita.
Hogeita hamar bat elkartek jaso ahal izango dute Gernika-Lumoko Udalak bideratutako diru laguntza. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26ra arte zabalik izango dela gogoratu du udalak.
Eako Udalak udalaren eta herritarren arteko "komunikazioa hobetzeko eta lotura estutzeko" auzo batzarrak deitu ditu barikurako, zapaturako eta domekarako: Natxituan, Ean eta Bedaronan bilduko dira.
Gernika-Lumoko Berbalagunetik surf saioa antolatu zuten atzo (ekainak 10), Lagako hondartzan. Hamar berbalagun bertaratu ziren, eta saioa "asko disfrutatu" zuten.