Gure Eskuk deiadar mendietara irteera egingo du domekan [ekainak 1], ekainaren 7an [zapatua] Bilboko kaleak harrotzeko. Busturialdeko herritarrek Matxitxakoko gudako oroigarritik egingo dute deiadarra.
Goi mailako musika eskaintza, ingurunearekiko errespetua eta bertoko produktuekiko konpromisoa sustatzen duen jaialdia uztailaren 9an ospatuko da jaialdia Gernika-Lumoko Europako Herrien parkean.
Uztailaren 5ean egingo dute Elantxobeko XI. Mendi Martxa, 20 eta 11 kilometroko ibilbideekin.
EuskoSkills Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako lehiaketa da, eta aurten ere, Ficobako erakustazokan lehiatu dute. Altzarigintzan, Martin Aldayk urrezko domina lortu du eta Kemen Indiak zilarrezkoa, eta Aimar Barrientosek, berriz, brontzezkoa, zurgintza alorrean.