Jai Alai frontoiak Nazioen Liga hartuko du ekainaren 1etik 6ra artean. Bertan, Euskal Selekzioak Euskal Herrian debuta egingo du. Unai Lekerikabeaskoa gernika-lumotarrak, besteak beste, bere sorlekuan jokatuko Nazioen Liga.
Gernika Rugby Taldeak 32 eta 29 galdu du, Liceo Francesen kontra, Ohorezko B Mailaren Elite Multzoko play-offen finala. Azken segundoetan egin die ihes partiduak, baina taldetik argitu dute emaitzak denboraldian lortutako dena "ez duela iluntzen".
Euskararen erabilera erdigunean jarri du, beste behin, Euskaraldiak; izan ere, 11 egun horien bueltan, herri eta auzoetan euskararen inguruko mugimendua sortu du. Aurten, inoiz baino herri gehiagok parte hartu dute: 450 herrik. Hala, Koordinazio Mahaiaren lehen balorazioa "oso ona" izan da.
Bidal Peña Olano 104 urteko bermeotarra omendu du Bermeoko EAJk, herriko afiliatu zaharrenaren "lana eta konpromisoa" aitortzeko asmoz.
Ekainaren 14an egingo dute egun osoko egitaraua. Ekainaren 6ra arte eman daiteke izena udaletxera deituz.