Bermeoko Arrantzaleen Museora irteera antolatu du Mendatako Udalak
Ekainaren 14an egingo dute egun osoko egitaraua. Ekainaren 6ra arte eman daiteke izena udaletxera deituz.
Mendatako Udalak Bermeoko Arrantzaleen Museoa ezagutzeko irteera antolatu du ekainaren 14rako. Museoa eta herri bera ezagutzeko aukera da, egun osoko egitaraua antolatu dutelako. Hain zuzen ere, ekainaren 6ra arte eman daiteke. Mendatan erroldatuek 10 euro ordaindu behar dituzte eta erroldatu gabeek 20 euro. Izena emateko udaletxera deitu beharra dago 94-625 47 22 telefonora, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.
Ekainaren 14an 10:00etan jarri dute hitzordua Mendatako Elixalden eta bidean kafea hartzeok geratuko dira Kamiñokon. 12:00etan sartuko dira Arrantzaleen Museoan eta bisida gidatua jaso ostean denbora librea izango dute 14:45ean Meñakako Bidebieta Jatetxean bazkaltzeko jesarri aurretik. Bazkalostean kostaldeko herriren batean geldialdia egingo dute atseden hartzeko, 21:00ak aldera Mendata itzuli aurretik.
“Sollube mendiaren magalean dagoen herri honek izaera eta xarma bereziak dauzka. Gainera, ondare kultural ugaria ikusteko eskaintzen dute haren kaleek. Bermeoko Portu Zaharraren gainean Ertzillako Dorre historikoa dago, Monumentu Nazional izendatua, eta 1948tik Arrantzaleen Museoko aretoak ditu harresi. Museoak bisitariei arrantzaleen eremua, bizitza, lana eta teknikak erakusteko soilik erabiltzen den mundu osoko museo bakanetakoa da”, azaldu dute.
Horrenbestez, animatzeko eta izena emateko deia zabaldu dute, “egun ahaztezina” izango delakoan daudelako. Udaletik azaldu dutenez, eguraldi txarrak edo beste zerbaitek eraginda etxeranzko orduak aldaketaren bat izan dezake.