'Zabor eta Bio' erakusketa ibiltariak Bermeoko Gaztelekuan du geraleku berria gaur hasi eta domekara [maiatzak 18] bitartean. Eleizalde Ikastolako eta Sagrado Corazon Ikastetxeko ikasleen mezuek osatuko dute Zero Zabor Uretanen aurtengo ekimena.
Laguntasuna, elkartasuna eta talde lana ditu ardatz Musutruk Mundaka kirol-kultur elkarteak. Lasterketak, hitzaldiak eta beste hamaika ekintza antolatzeko aurreikuspena du "herrian sortutako" elkarteak.
Plataformakideak Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoko zuzendariagaz batzartu dira beraien helburua azaldu eta zuzendariak duen informazioa eta iritzia ezagutzeko asmoz.
Unai Amianok eta Oier Elorzek 22 eta 12 irabazi diete Eñaut Lizeagari eta Unax Landari Ajangizko XI. Esku Pilota Txapelketaren finala.
Ondarroak Bizkaiko Trainerilla Txapelketa hartu du asteburuan. Bermeo Arraun Elkartea garaipenaren atarian geratu da gizonezkoen absolutu mailan.
Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 65 lagunek parte hartu dute apirilean, eta, horien artean zozketa bidezko irabazlea izan da Ainhoa Garcia. Dagoeneko martxan dago maiatzeko proba.
San Pedro jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago, hilaren 23ra bitartean. Antolatzaileek txapelketaren oinarriak plazaratu dituzte.