Euskararen Telefonoaren bidez, 1.206 intzidentzia jaso zituzten iaz, eta horietatik 1.112 kexak izan ziren, 62 zoriontzeak eta 32 kontsultak, iradokizunak edo bestelakoak. Hala ere, kasu horiek errealitatearen lagin txiki bat besterik ez direla diote Behatokikoek.
Topaketaren helburua da gimnastika klubetako harrobiari garrantzia ematea eta kluben arteko topagune bat eskaintzea. Txapelketa 10:30ean hasiko da eta dominak bi txandatan banatuko dituztela aurreratu dute: lehenengoa, 11:55ean, eta bigarrena, 14:20an.
Eskualdeko txistularien ospakizunak Sukarrieta eta Kanalara egingo du jauzi domekan [apirilak 13]. Jaiaren seigarren aldian 60 lagun inguru elkartuko dira kalejiran, eta ostean talde bazkariagaz biribilduko dute eguna.
Gernikako Arbolaren orri bat jaso du Eslovakiako enbaxadoreak Gernika-Lumora egindako bisitan, "anaitasunaren ikur" gisa. Hala, Jose Mari Gorroño alkateak harrera egin dio gaur (apirilak 10), keinu sinbolikoek markatutako bisita instituzional batean.