Bizkaiko Foru Aldundiak Horia da/Ez da horia, kanpaina aurkeztu du gaur [apirilak 2], "hondakinak kudeatzeko sistema hobetu eta herritarrak sentsibilizatzeko konpromisoa sendotu" asmoz. Ekimenaren barruan azoka ibiltaria dago, hainbat udalerri zeharkatuko dituena, besteak beste, Bermeo.
Olatz Arrizabalagak Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketaren finala jokatuko du, domekan [apirilak 6], 12:00etan. Arrate Bergara izango du bikote; Mirian Arraiza eta Enara Gaminde, aurkari. Irabaziko balu, binakakoaren marka historiko bat gaindituko luke gernika-lumotarrak.
Ezetz Jakin lehiaketak badu martxoko irabazlea: Saul Rosales. Parte hartzaileen saria, berriz, Mikel Arangurenentzat izan da. Apirileko lehiaketa ere martxan dago, eta horretan parte hartzeko epea dagoeneko zabalik dagoela aurreratu dute Gernika-Lumoko Berbalagunek.
Gernika-Lumok V. Gerlari Erronka hartuko du domekan [apirilak 6]. Ia 2.000 lagun elkartuko dira, 6 eta 10 kilometroko probak egiteko.