Eusko Trenbide Sarearen Gernikako gune logistikoaren gaueko zaratek eragiten dieten arazoa azaltzeko eta horri behin betiko irtenbidea "ahalik eta arinen" bilatzeko eskaria egin dute Don Tello kaleko bizilagunek legebiltzarreko Mugikortasun Jasangarriaren Batzordearen aurrean gaur.
Gaurko [apirilak 1] aurkezpenean egon bada ere, oraindik ez da Gasteizko lesiotik guztiz osatu. Horrenbestez, ikusteko dago nork jokatuko duen Ion Ibarluzeagaz Unai Lekerika eta Eñaut Urreistiren aurka zapatuan [apirilak 5].
Joanes Goitisolo Otazuak Euskadiko Duatloi Txapelketa poltsikoratu du, Oñatiko Duatloian. Unai Zoilo Elexgarai sukarrietarra laugarrena izan da. Urdaitri Triatloi Taldeak taldekako sailkapenean hirugarren postua eskuratu du.
Apirilaren 27ra arte bete daiteke Internet bidez edo udaletxean eskuz.
Hautagaien proposamena egiteko azken eguna apirilaren 27a [domeka] izango da; saria maiatzaren 16an banatuko da XXXI. Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian.
Iaz abiatu zuen Gernika-Lumoko Udalak 'Haur bat, zuhaitz bat' ekimena, urtez urte herrian jaiotzen diren haurrei ongietorria emateko asmoz. Zapatuan (martxoak 29) 94 familiek egin zuten ekimenarekin bat, Traman.