Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrenean, lehen legealdiko legebiltzarkideak omendu dituzte gaur [martxoak 31], Gernikako Batzarretxean.
Bermeoko hamaikakoaren aurkezpena egin zuten atzo, Lameran. Euskaraldiaren enbaxadore izango diren 15 pertsonak herritarrek egindako proposamenetatik atera dira.
Morgan atzo (martxoak 30) lehiatu zuten Bizkaia Kopa Trail txapelketaren bigarren proba, eta Arrolape Mendi Klubak bigarren postua eskuratu zuen.
Euskaltzaindiak Euskal Herriko 68 erakunde pribatu eta publikorekin lankidetzan osatu du Euskararen Erreferentzia Corpusa, hedabide nagusiekin eta gizarte-eragile askorekin batera, eta tartean dago Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. 123.124 dokumentu, 154,21 milioi testu-hitz eta 129.817 lema biltzen ditu, 2000. urtetik 2023ra bitartean euskaraz idatzitako edo ekoitzitako testuetatik hartuak.
Gernika Rugby Taldeak 49 eta 15 irabazi du CMO Hernaniren kontrako euskal derbia. Aste honetan, partidu garrantzitsua jokatuko dute Madrilen, A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas kontra, hurrengoan berriro etxean jokatu orduko. Basurdeak Elite Multzoaren bigarren postua lortzeko borrokan ari dira.
Mendexa (%27), Amoroto (%25), Aulesti (%22), Ispaster (%20) eta Berriatuan (%17) egiten dute gehien euskeraz Bizkaian. Ikusi Busturialdeko herriz herriko datuak.
XXXI. Arrain Azokaren atarian, Arrain Azoka Elkarteak tabernen arteko eta lagunarteko pintxo txapelketak antolatu ditu. Profesionaletan 11 tabernak parte hartuko dute, eta herritarrek zeresana izango dute pintxo finalistak aukeratzeko orduan. Bi txapelketatako finalak maiatzaren 16an izango dira, Arrain Azokako barikuan.
Bermeoko Berbalagunek "goiz ederra" igaro zuten atzo [martxoak 30], ariketa fisikoa egin bitartean euskara praktikatzeko egin zuten 14 kilometroko ibilaldian. Apirilaren 8an [martitzena] dute hurrengo hitzordua, opor aurreko topaketan.
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoko 'Hitzen Bila' erakusketan modu intimoan ezagutzeko aukera egongo da eguenean Sonia Rueda sortzailearen eskutik. Aurretiaz izena eman behar da.
Manuel Garai Maneroren 'Arrantzaleak portuan' margolana jaso du Bermeoko Udalak. Jakinarazi dute udalaren ondare artistikoa aztertuko dutela laster, obra bakoitzerako lekurik onena aurkitzeko helburuagaz.