Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketaren finalera sailkatzea lortu dute, finalaurrekoan Goiuri Zabaleta eta Uxue Oses menpean hartuta. Apirilaren 6ko finalean, Mirian Arraiza eta Enara Gaminde izango dituzte arerio.
Busturialdeko Kontseilu Sozialistako kideek salatu dute Israelek su etena "behin eta berriro urratu" duela eta herrialde batzuek Israelen defentsarako eskubidearen izenean genozidioa "justifikatzen" dutela.
Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak, eta Maite Ortiz de Mendibilek eta Arai Lejardik osatutako bikoteak nagusitu ziren Araba Euskaraz Master Seriesean.
Euskadiko Kirol Portuen Administrazio Kontseiluan Artzako dartsena handitu eta 100 amarraleku berri egiteko inbertsioa onartu da, besteren artean. Bermeoko portuan ur eta elektrizitate telekontrolatuko dorretxoak instalatu eta martxan jartzea ere aurreikusi dute.
Bermeoko Udala Eusko Jaurlaritzak garatutako tresna digitala erabiltzen hasi da, eta Areneko kiroldegiko eta liburutegiko erabiltzaileek txartel fisikorik barik erabili ahal izango dituzte zerbitzuak.
Atzo (martxoak 23) dantza izan zen protagonista, Astran. Irlandar dantza, hain zuzen ere. Horregatik, Conradh ns Gaeilge elkarteko Seamusen eskutik jaso zuten gerturatutakoek ikastaroa.
Gernika-Lumoko Berbalagunek herriaren inguruko tokiez gozatzeko eta euskaraz hitz egiteko ibilbidea prest zuten zapaturako (martxoak 22), baina eguraldia ez zuten aldeko izan. Hala ere, ibilbidea laburtu, "b planera" igaro, eta aurrera egin zuten bertaratutako 28 lagunek.
Astrako aparkalekua "txiki" geratu delako hartu dute erabakia Gatibuk eta Haziberrik. San Kristobaleko aparkalekuak 10.000 lagunentzako edukiera dauka, eta, beraz, sarrera gehiago jarri dituzte eskuragarri.