Andeetan nola bizi diren ezagutzeko aukera izango dute Busturialdeko gaztetxoenek, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak prestatutako Andeetan zehar programaren bidez.
Athletic Fundazioak antolatutako hirugarren Non League Day egunagaz bat egin eta herri jaia antolatu du Busturia Ur-Zelai Futbol Klubak zapatuan [martxoak 22]. Egun guztiko egitaraua prestatu dute, eta ez dira zozketak, futbol partiduak eta herri bazkaria faltako.
Txutxuk Back to 2015 jaialdia antolatu du zapaturako [martxoak 22], Astran. Duela hamar urteko iruditerian oinarrituko dute egitaraua, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, hiru eurotan.
Elai Alai aretoa aldarrikapenez beteko dute barikuan (martxoak 21); Gure Eskuk ekainaren 7an, Bilbon, 'Herri libre bat. Elkarrekin. Erabaki' lelopean antolatutako mobilizazio nazionala aurkeztuko du.
Dokumental bat egingo dute Korrika ardatz hartuta, euskararen egoera eta etorkizuna irudikatzeko. Horretarako, dirua biltzeko kanpaina abiatu dute 'www.jalgihadi.eus' webgunean.