Gernika-Lumon tradizioa izan da Zinekluba duela gutxira arte. Behin horri amaiera eman dioten, tradizioari eusteko, ikasturte berria geroztik, Lizeoteka proiektua abiarazi du Kultur Etxeak, hilean bi ostiraletan "emanaldi bereziak" eskainiz.
Ibilaldian egiteko batuko dira Elixalden, eta Ikazurietan haritzak landatuko dituzte. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Urko Mantzizidor Torrontegi idazle mundakarrak bere bigarren eleberria plazaratu du: 'Gernika, día de mercado'. Gaurtik [martxoak 5] aurrera eros daiteke, eta barikuan [martxoak 7] bere jaioterri Mundakan aurkeztuko du, 19:00retan, Branka hotelean.
Ezetz Jakin lehiaketako otsaileko saria Beñat Totorikak lortu du. Parte hartzaileen saria, berriz, Julen Alonsok. Martxoko lehiaketan parte hartzeko epea dagoeneko zabalik dagoela aurreratu dute Gernika-Lumoko Berbalagunek.
Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena eta bi txanda daude aukeran: ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era.
Ortube Ontziaren Lagunak Elkarteko kideek 2016az geroztik ontzia berreskuratzeko egin duten lanari "balioa eman" nahi izan diote ikus-entzunezkoaren bidez. Barikuan [martxoak 7] aurkeztuko dute, 17:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.
BI-3234 errepidean, Antzoratik Akordarako bidegurutzean, 50 kilometro orduko radar finkoa jarri dute. Heriotzan amaitzen diren "istripu askoren" kokaleku denez, herritarrek segurtasun eske eginiko eskariari "erantzuna ematera" dator neurri hori.
Zazpi tabernak hartu dute parte Gernika-Lumoko Udalak aurten berreskuratu duen Tabernen mozorro lehiaketan; Musutruk Taberna izan da garaile horretan, nahiz eta guztiak "maila bikaina" izan duten.
Euskal Australiar Elkartearen 'Basques in Australia' erakusketa Nabarnizko elizara ere ailegatu da. Australiara joandako euskaldunen bizipenen aurkezpena da erakusketa, eta asteburuan bisitatu ahalko da.
Eguenean [martxoak 6] egingo dute aurrestreinaldia Donostian.