Emakumeen Jai Alai Liga aurkeztu dute gaur [martxoak 2], Durangoko Ezkurdin. Hain zuzen, kantxa horrek hartuko du ligaren hirugarren geltokia: martxoaren 10, 17 eta 24an jokatuko duten Euskotren Winter Seriesa. Bestalde, gizonezkoen Banakako Seriesa ere plazaratu dute.
Gambiako biztanleei euren bizi baldintzak hobetzen laguntzea da Adouna elkartearen asmoa, eta horretarako emakumeen ahalduntzean, jasangarritasunean eta hezkuntzan eragin gura du. Putzu komunitarioak egiteko proiektua abian dute.
Egizabalek 'Magma mia' umorezko bakarrizketa eskainiko du domekan [martxoak 2], 19:00etan, Eako Eskolondon.
'Amek ez dute eta Salve Maria: liburutik pantailara' jardunaldia antolatu du Bermeoko Mugimendu Feministak biharko [otsailak 28]: 18:00etan jarri dute hitzordua, Nestor Basterretxea aretoan.
Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, Nardiz tar Jon kaleko lanek "gutxi gorabehera hiru hilabete" iraungo dute. Astelehenean hasiko dira lanokin, eta horiek iraunbitartean Intxausti kaleko trafikoaren noranzkoa aldatu egingo da.
Domekan [martxoak 2] egingo dute XII. Ibarruriko Mendi Martxa. 280 parte hartzaile inguruk aurretiaz izena eman dute, eta egunean bertan animatzeko aukera ere egongo da.