LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek EAEko Hezkuntza Sailak izandako jokabide "desegokia" salatzeko bidea greba dela nabarmendu dute, eta greba zikloaren bigarren txandari hasiera emateko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan; besteak beste, Gernika-Lumon.
Jardun Koordinadorak Gernika-Lumon ospatuko du aurten ere Aberri Eguna. Bide horretan, "Euskal Herriko langileon elkargune" izateko eguna delarik, Jardun Koordinadorak horretan parte hartzeko deia zabaldu du.
Portuko Udal Kontseiluaren lehenengo bileran Bermeoko portuaren "hiru kaien egoera" aztertu eta "portuaren garapenerako eta modernizaziorako alderdi estrategikoak" eztabaidatu dituzte.
Muxikako Udalaren eta Aranzadiren arteko hitzarmenari esker, frankismo garaian Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan herritarrek jasandako errepresioari buruzko ikerketa lan bat egingo dute Aranzadiko historialariek.
Muruetako Udalak Torregana dorretxearen 'Gane Palazio' upategiaren "eraikin historikoa" eta horren lurrak erosi ditu, eraikina babestu eta "ingurumena lehengoratzen lagunduko duen erabileretara bideratzeko".
Palestinako su etena arriskuan dagoela iritzita, Gernika-Palestinak euren ekimenarekin elkarlanean aritu diren eragile sozial, politiko eta sindikal guztiekin aldebiko erronda hastea erabaki du, gizartea aktibatzeko eta egoerari erantzun bateratua emateko asmoz.
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorobazalek Jon Tambourindeguy eta Danel Mandiola menderatu dituzte Biscayne txapelketako aurrekanporaketa faseko finalean, Danian.