2025/1/20

Senegalen dauden euskal atunontziek Panamako eta Costa Ricako uretan lan egiteko kudeaketak hasiko dituzte

Europaren eta Senegalen arteko arrantza akordioa azaroan amaitu zen, eta EBk ez du berritu, Afrikako herrialdeak ez duelako nahikoa egiten legez kanpoko arrantzaren aurka. Horiek Panamako eta Costa Ricako uretan arrantzatzeko kudeaketak egiten ari da Espainiako ministerioa.

Herri Lasterketan batzen duten dirua Eleizalde Ikastolako Gela Egonkorrak jasoko du

Bermeoko Herri Lasterketaren 19. aldia hartuko dute udalerriko kaleek, domekan [urtarrilak 26], 11:00etatik aurrera. Dortsalak Areneko kiroldegian erosi daitezke, nagusiek 2 eurotan eta ume, txiki eta gazteek euro baten truke. Bildutako dirua Eleizalde Ikastolako Gela Egonkorrera bideratuko dute.

Bermeoko eta Foruko udal egoitzetan plazak finantzatuko ditu aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak 24,8 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu aurten, hitzartutako 15 udal egoitzatan 587 plaza finantzatzeko; besteak beste, Bermeoko eta Foruko Udalekin datozen asteetan sinatuko dituzte hitzarmenak.

Helburu nagusirako ondo bideratuta

Gernika Rugby Taldeak garaipen baliotsua eskuratu zuen iragan domekan [urtarrilak 19], Urbietan, Gaztedi Rugby Taldearen kontra. 61 eta 33 gailenduta, Oviedoren kontra jokatuko dute hurrengo zapatuan [urtarrilak 25]; Elite Ligaxkara sailkatzeko partidua giltzarria izango da.

Noranzkoa egokitzeko garaipen garrantzitsua

Aurten porrot bi jaso ostean, Lointek Gernika Bizkaiak 72 eta 66 irabazi dio, Malosten, Cadi La Seuri. Talde gernika-lumotarrak kontrako markagailua irauli du, eta maila handiko garaipena poltsikoratu. Domekan [urtarrilak 26], Fontajaura bidaia egingo dute, Uni Gironaren kontra indarrak neurtzeko.

Bermeoko bi tabernatan eta denda batean egindako lapurreten ustezko egileak atxilotu ditu Ertzaintzak

19 eta 21 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, Areatzan, urtarrilaren 13an Bermeon egindako hiru lapurretaren ustezko egileak direlakoan.

Gehiago