San Nikolas jaien egitarau barruan, V. Kaltzadan Gora lasterketa lehiatu dute gaur [abenduak 6]. II. Igoera Herrikoien Ligako azken geltokia izan da Elantxobekoa. Alluitz de Bilbaok eta Paul Ormaetxeak eroan dute lasterketa; Irati Zabalak eta Xuban Muniozgurenek, azken sailkapena.
Atzo arratsaldean [abenduak 5] manifestazioa osatu zuten Merkurion hasi eta Pasilekuraino. Abenduaren 14ko manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Maitasuna eta gorrotoa. Kontrako sentipenen talka. Japonierako hitza Bermeora ekarri dute Aritz Lertxundik, Iker Etxebarriak eta Unai Renteriak. Beraien bizipenak abestietan multzokatuz eta horiek fikzioarekin uztartuz, 'Autofikzioak' diskoa kaleratu berri dute.
Urtez urte eta han-hemen bere burua muga-mugara eroateagaz, Julen Urdaibaik sobera ikasi du zer, noiz eta nola jan. Nutrizio osasuntsuaren defendatzaile sutsua da, eta kirol elikadurari buruzkoak argitu ditu.
Domekan [abenduak 8] bakoitzak bere ibilbidea egin ostean elkartuko dira eta jai giroa ez da faltako hiru herrietako mugarrian.
Gogoan, por una memoria digna taldeak ekitaldi bi antolatu ditu Gernika-Lumon, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 76. urteurrena gogoratzeko helburuz: Kepa Aulestinaren berbaldia eta 'Gesto' dokumentalaren proiekzioa.
Singapur metodologia aplikatzeak onurak dakartzala aztertuta, San Fidel Ikastolak sei urte daramatza metodo horrekin lanean. Izan ere, errendimendu akademikoan, kontzeptuen ulermenean eta problemen ebazpenean sakontzen du nazioartean errekonozimendua lortu duen hezkuntza estrategiak.
Janire Arrizabalaga bertsolari gernikarrak Ixone Asategigaz batera osatutako Team Rocket bikoteak finala lehiatu zuen, baina Iruri Altzerrekak eta Peru Irastortzak eurek baino puntu gehiago bildu zituzten.