Johan Sorozabalek eta Unai Lekerika gernika-lumotarrak ezin izan dute Thomas Urrutiaren eta Thibault Basqueren kontrako partidua irabazi Eusko Label Winter Seriesen, eta txapelketatik kanporatuta geratu dira.
Hamaika jarduera egin dituzte eskualdean gaur, Euskararen Egunean. Aldarrikapenak ere garrantzia hartu du festa giroan.
Gaurko aurkezpenean [abenduak 3] jakinarazi dute lehen aldiz Jai Alai Liga Floridara helduko dela. Uztailaren 19an hasiko da Gernika-Lumoko Grand Slama eta abuztuaren 16an jokatuko da final handia.
Busturialdeko Bertsolari Txapelketa irabazi du Onintza Enbeita bertsolari muxikarrak, Aitor Etxebarriazarragagaz buruz burukoa lehiatu ostean. Joseba Uribarri 'Paketek' jantzi zion txapela, eta Lilibertsoren lana azpimarratu zuen txapeldunak.
Busturialdea-Urdaibai Eskualderako osatu gura duten plana martxan dago, eta hori ahalik eta partaidetza zabalenagaz osatzeko, parte hartze saioetako bat datorren astean egingo dute eskualdeko eragile eta adituekin.
Inhar Urruzunok Bizkaiko Harri Jasotze Txapelketa poltsikoratu zuen zapatuan [azaroak 30], Arratzun. Ondarrutarra nagusi izan zen lehiaketa osatu zuten hiru jardueretan.
Bermeoko kaleetan euskara "gero eta gutxiago" entzuteaz arduratuta, Etxalak Bermeoko Euskera Taldie sortu dute udalerriko gazteek. Udalerriko gazteei taldeagaz bat egiteko deia egin die, "saretzea ezinbestekoa" delako.
Bermeoko Udalak eta Berton merkatari elkarlanean antolatu dute, herriko merkatarien lanari "balioa emateko" helburuagaz. Abenduaren 6tik 8ra bitartean egingo dute azoka, Artza frontoian.
Ikasturte honetako lehenengo Ezetz Jakin lehiaketaren irabazlea Unai Martin izan da. Parte hartzaileen saria berriz, Mikel Guarrotxenak lortu du.
Busturialdeko Pentsiodunek Herri Ekimen Legegileari buruzko hitzaldia eraman zuten aurrera, atzo (abenduaren 2an), Elai Alai Areto txikian.