Lointek Gernika Bizkaiak 70-57 irabazi dio Baxi Ferroli emakumezkoen ligako seigarren jardunaldian. Domekan [azaroak 17] 17:00etan jokatuko dute Jairisen aurka.
Laugarren lana kaleratu du Joseba Itxaso bermeotarrak: Por los viejos tiempos. Libourneko Itunetik abiatutako eleberria da, "gaur egungoa, baina fikzionatua".
Konferentzia-interpretazioaren Nazioarteko Eguna heltzear da, eta euskal interpreteek aldarrikatuz ospatu nahi dute eguna. Horretarako, bitartekarien profila eta beharrak aztertzeko inkesta baten bidez, langileen diagnostikoa osatu dute. Halaber, ospakizuna alde batera utzi gabe, bitartekarien lanaren oinarrira itzuli, lanbideari jarraikortasuna eman eta beharrezko duintasuna aldarrikatu nahi dute.
Bermeoko Mugimendu Feministak herriko zein eskualdeko emakume sortzaileak saretzeko Otzara Feminista sortu du. Otzararen zozketa abenduaren 22an egingo dute, Kabidxen.
2025eko aratusteetako kartel lehiaketara izena emateko epea abenduaren 2an hasiko da, eta urtarrilaren 31ra arte tartea egongo da.