Idazle, politologo eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohiari harrera egin dio Bermeoko Udalbatzak, gaur, udaletxean. Arratsaldean, Nestor Basterretxea aretoan izango da, bere liburua aurkezten.
Teknologia berrien maitaletzat du bere burua Ibon Reinosok. Batez ere, big data eta adimen artifiziala erabiliz arazoak konpontzea du gustuko.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitu du biharko [urriak 5] manifestazioa, Bilbon, "Palestinaren kontrako Israelen azken ofentsibatik" urte bete pasa denenean.
Astelehenean Foruen plazan 12:00etan biltzeko hitzordua jarri dute, pentsio duinak aldarrikatzen segitzeko eta irailean egin dituzten ekintzen berri emateko. Izan ere, irailean, Euskal Herriko pentsiodunek Herri Ekimen Legegilea (LHE) aurkeztu zuten Bilbon, pentsioak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatara iritsi arteko osagarri ekonomiko bat bermatzeko.
Arratzutik Muruetarainoko pausoak emango dituzte arratzuarrek bihar, herri martxan.
Kanpantxuko Euskal Jaiari begira, dantza ikastaroa antolatu dute herriko gurasoek: gaur eta datorren barikuan, 17:30etik 19:00etara bilduko dira, kultur etxean.