2024/9/23

Naia Laso, hirugarren Skate Parkeko Munduko Txapelketan

Skater bermeotarrak 90,14 puntu lortu zituen hirugarren saiakeran eta munduko txapelketa batean domina lortu duen lehen euskalduna bihurtu da.

Talde berritua, baina ilusio eta gogo berberekin

Lointek Gernika Bizkaiak gaur [irailak 23] egin du 2024/2025 denboraldiko aurkezpena, Lointek babesle nagusiaren Urdulizko egoitzan. Bederatzi aurpegi berri ditu Lucas Fernandezen taldeak.

3.344 euro, kirol egokitua bultzatzen jarraitzeko

Barbero Solidario elkartasun festak bizar eta ile mozketez gain, denetariko ekintzez bete zuen Gernika-Lumoko Industria kalea, laugarrenez. Atzo [irailak 22] lortutako dirua Haszten elkarteari laguntzera bideratuko da.

Guraso eta etorkinentzako euskara eskolak, urritik aurrera martxan

Ikastaroetan parte hartzeko interesa dutenek urriaren 11ra arte izango dute izena emateko epea zabalik, Berhaz bulegoan.

Ariatzako jaiak

Belendizko elkargunearen 25. urteurrena "giro apartean" ospatu dute

Belendizko txokoaren 25. urteurrena "giro apartean" ospatu zuten bizilagunek zapatuan. Udax Magunazelaiak Uarka auzoko 196 kiloko 'totxoa' lau aldiz altxatu eta errekorra ezarri zuen.

Urdaibaira gerturatzeko deia egiten duen 'Bueltatuko zara' ikus-entzunezkoa saritu dute Terres Travel jaialdian

Minutu eta erdiko bideoa da saria jaso duena, Turismo Urdaibairen Urdaibai Basque Reserve markakoa, "ekoturismoaren filosofiagaz erabat lerrokatuta" dagoena. Urremendiko ordezkariak saria jasotzeaz "pozik" agertu dira.

pexels yoga saio bat

Muruetako Udalak hiru udal ikastaro eskainiko ditu

Irailaren 27a [barikua] da ikastaroetan izen emateko azken eguna.

Gehiago