Zazpigarren urtez, Gernikako Grand Slama lehiatuko dute 12 pilotarik, sei bikotetan eta bi multzotan banatuta, zapatuan hasi eta abuztuaren 17ra bitartean. Aurre kanporaketa gaur jokatuko dute, 19:00etan.
Altamirako eta Axpeko parkeetan eta Altamirako Tenis pisten ondoan gauzatu dituzte berritze lanak, umeen eta gazteen aisialdirako guneak hobetzeko asmoz.
Uztailaren 26a [barikua] da udaletxeko balkoian egotea nahi duten Bermeoko talde, elkarte edo pertsonak proposatzeko azken eguna.
Itsas Garapen Elkarteak ireki du arrantza sektorea dibertsifikatzeko eta ekonomia urdina bultzatzeko proiektuak aurkezteko epea. Ekintzaileek abuztuaren 2a arteko epea dute, beraien egitasmoak aurkezteko.