2024/7/4

Urmugaren Urtantak eskualdea ere zipriztinduko du

Urmugaren Urtanta ekitaldiak Nestor Basterretxea artista bermeotarraren lana eta bizitza omenduko ditu. Uztailaren 25erako denetariko ekintzak egingo dituzte eskualdean.

310 txirrindulari elkartuko ditu Serrats Aldapa Xtrem Bike Marathonek

Zapatuan [uztailak 6] lehiatuko dute mendi bizikletako probaren bigarren aldia, hiru mailagaz eta ibilbide bigaz. XCM kategoriako Bizkaiko Txapelketa ere hartuko du. Izen emateetatik jasotako diruaren zati bat Aspanovas elkarteari emango diote.

Gernika-Lumoko Udalak palestinarrentzako larrialdi humanitariorako diru laguntza onartzea adostu du

Gernika-Lumoko Udalak aho batez (Guztiontzako Herria, EH Bildu eta EAJ) onartu du Gernika-Palestina deialdi herritarrak aurkeztutako testua, eta bakea eta zuzenbidearen beharra "ezinbestekoak" direla adierazi du, bai munduan bai Palestinan.

Indartuta hasi dute II. Igoera Herrikoien Liga

Bost probatik zortzira jauzia egin du lehiaketa herrikoiak. Aixerrotara II. Igoeragaz hasiera eman berri diote, eta Oizko San Kristobal ermitarako igoera izango da hurrengoa.

Hezkuntza sailak 9,7 milioi euro bideratuko ditu Haizederreko eraikin berria egiteko

Ikastetxe berriaren zati handi batek zurezkoak izango ditu egitura, fatxada eta kanpoko itxiturak. Eraikin berriak ekoraginkortasunaren aldeko apustua egingo du: energia berriztagarriekin, material jasangarriagaz eta klimatizaziorako geotermia erabilita.

Bermeo

Lau tailer eskainiko dituzte, Bermeoko udako liburutegian

Uztailaren 30era bitartean gozatu ahalko da udako liburutegiko eskaintzagaz, eta bihar (uztailak 5) emango dute lehenengo tailerra.

Bertso turismo saioa antolatu dute Busturian

Barikuan [uztailak 5] Abiña auzoan elkartuko dira, turismoak Busturialdera ekarri dezakeenaren inguruko bertso saio umoretsua egiteko.

Gehiago