
Eako, Lekeitioko, Mendexako, Amorotoko, Gizaburuagako eta Aulestiko Udaleko ordezkariak Gotzone Sagardui Osasun Sailburuagaz batzartu dira, eta "zoritxarrez" ez dute "nahi eta behar" duten erantzuna jaso.

2022ko datuekin alderatuz, iaz %1,06an jaitsi zen herritarrek sortutako hondakina. Udalaren ustez, gernika-lumotarrek "birziklateko gogoa erakusten jarraitzen dute".

San Martin auzoko jaiak azaroan itzuliko diren arren, auzoko bizilagunak jaien berreskuraketa zabaltzeko eta dirua lortzeko ekimen ezberdinak egiten ari dira; esaterako, Pedro Laspiurren margolan bat zozkatu dute.

Sustabiz Fundazioaren Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Parte hartzaileak Busturiko Axpe auzora iritsiko dira. Zapatuan [ekainak 22], herri kirolez eta denetariko eskaintzaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

Horrez gain, domekan [ekainak 23], 12:00etatik aurrera, Busturiko San Bartolome Amunategi upategia bisitatuko dute.

Zapatuan [ekainak 22], domekan [ekainak 23] eta eguaztenean [ekainak 26] ospatuko dituzte sanpelaioak.

Isla Kale kiroldegiko kirol makinak "zaharkituta" daudenez, udalak horiek apurka-apurka berritzeko prozesuari ekin dio, herritarren beharrizana jaso ondoren.

Eider Lozano Carbajosak irabazi du San Pedro jaietako kartel lehiaketa.

Gernika-Lumo bisitatu du Espainiar Estatuan Japoniako enbaxadore den Takahiro Nakamak. Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok bisitaren garrantzia nabarmendu du.