Atzo [apirilak 21] Pasai Donibanen jokatu zuten finala. Mundakako emakumezko haurrek eta Bermeoko gizonezko absolutuek bigarren postuak eskuratu dituzte.
Memoria historikorako leku izandatu dute Gernika-Lumoko lurralde urbanoa. Hori ospatzeko, Astrako babeslekura hurbildu dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria. Gernika-Lumoko Udalak Astrako babeslekuko estalpea estreinatzeko aprobetxatu du ekitaldia.
Pablo Lospitaok irabazi du Natxituko 28. San Isidro Sari Nagusia. Bere taldekide Mikel Untzilla izan da bigarrena, eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa etxeko Aitor Agirre, berriz, hirugarrena.
Bermeotarra Eusko Legebiltzarrean egongo da datozen lau urteetan, eta bere berbetan, "inoizko Eusko Legebiltzar abertzaleena" izango da. Gizarteak konfiantza erakutsi diela nabarmendu du, eta "EAJ EH Bilduk izan duen olatuari eusteko gai izan dela".
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, duela lau urte baino 92.155 boto gehiago eta 6 eserleku gehiago lortu ditu EH Bilduk. Naiara Fernandez ezker subiranistako Bizkaiko hautetsiak esan du EH Bilduk "ondo interpretatu dituela" herritarren beharrizanak, eta EH Bilduren olatua eskualdera ailegatu izana poztekoa dela.
Xabier Barandika eta Unai Lekerika gernika-lumotarrek garaipen sendoa eta segurua poltsikoratu dute Ludovic Ladutxe getariarraren eta Jon 'Bullet' Zabala markina-xemeindarraren aurka, Araba Euskaraz Master Seriesaren finalaurrekoan. Barikuan [apirilak 26], Aritz Erkiaga ispastertarra eta Julen Del Rio gasteiztarra edukiko dituzte aurrez aurre finalean.
Mugimendu Feministaren proposamenetik jaio da Berdintasun Sailak antolatutako 'Menopausiatik plenopausiara' tailerra. Hiru saio izango ditu eta 40 eta 55 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago. Gorputza Da Bidea elkarteko Ana Vallesek gidatuko du.