Joseba Sarrionandiaren olerkietan oinarritutako antzezlana da Sarri min ematen du akordatzeak. Lizeo Antzokian egongo da ikusgai datorren martitzenean, eta besteak beste, Gernikako bonbardaketa jorratuko dute.
Gorputza, lotsa eta lehia parez pare jartzen dituzte Lokatz Loreek euren lehenengo antzezlanean, 'Itzal(iko) bagina' obran. Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna prestatu dute, baina ez du bertsoaz bakarrik berba egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egiten du.
AmaTea Elkarteak antolatu du TEAri buruzko Bermeoko II. jardunaldia, zapatuan [apirilak 13], Nestor Basterretxea Aretoan. Autismoarekiko sentsibilizazioa piztea dute helburuen artean.
Inoizkorik parte hartzaile gehien izan ditu Ezetz Jakin lehiaketak: 98 lagun
Errepublika eta errepresio frankistan aditua den Fernando Obregon Goyarrolak berbaldia eskainiko du barikuan (apirilak 12), 18:30etik 20:00etara bitartean, Gernika-Lumoko kultur etxean.
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 3ra arte [barikua] entregatu ahal izango dituzte lanak, Altamirako Kultura Etxean.