Bizitzen geratzeko lekutzat du musika La Furiak, eta bizimodu horri letra jartzen diote bere abestiek. Feminismotik abesten du, eta Bermeoko Kafe Antzokian eskainiko du kontzertua, bihar.
Feministek emakumeen bizitzekin negoziorik ez egiteko eskatuko dute, eta Itaiak sozialismoa erakitzea; Emakundek adineko andren ahalduntzeko lana aitortuko du.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak plasmaferesia zabaldu eta sustatzeko kanpaina bati ekin dio Busturialdeko eta Lea-Artibaiko odol emaileen artean.
Orain dela 40 urte izendatu zuen UNESCOk Urdaibai Biosfera Erreserba. Horren harira, Zain Dezagun Urdaibaiek biosferak urteotan izan duen bilakaeraren inguruko gogoeta zabala egingo du. UNESCOri ere gauza berbera egitea eskatu diote, eta biosferara etortzeko gonbita luzatu diote.
Lau txapelketa izatetik hamahiru izatera pasako da liga, Masters eta Slam txapelketak puntuagarriak izango dira. Udako Gernika-Lumoko Grand Slama uztailaren 20tik abuztuaren 17ra jokatuko da.
Inma Ruiz gernika-lumotarrak hiru urrezko domina irabazi ditu Espainiako Master Txapelketan. 400, 800 eta 1.500 metroko short track probetan lehiatu du.
Sukarrieta-Kanalako Emakumeen Elkartea izena jarri diote elkarteari. Sukarrietako historiako lehen Martxoak 8a antolatu dute.
Osasun materiala eta ekarpen ekonomikoak ere jaso dituzte: elikagaiak erosteko 1.141 euro batu dira aurten. 20. Euskal Karabana Donostiatik abiatuko da, zapatuan [martxoak 9].
Euskara sustatzen duten Gernika-Lumoko 23 pertsona eta erakunde aitortu dituzte Euskarari Bai elkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak.