2024/3/4

Olatz Arrizabalaga Binakako MLK Txapelketako finalean egongo da

Olatz Arrizabalagak eta Itxaso Erasunek 22-14 irabazi diete Olatz Beitiari eta Nora Mendizabali, Binakako MLK Txapelketako finalerdian. Enara Gaminde eta Madalen Etxegarai izango dituzte arerio martxoaren 17ko finalean.

Gernika-Palestina Deialdi Herritarra

Elkartasun aktiboaren asteko "balorazio positiboa" egin dute antolatzaileek

Asko izan dira Euskal Herrian egin dituzten ekimenak, tartean Gernika-Lumon eta Ean. Ekarpen ekonomikoa ere gehitu egin da egunotan: 60.094,86 euro batu dira orain arte.

Naia Laso txapeldun Dubaiko proba preolinpikoan

Skater bermeotarra lehenengo sailkatu da World Skate Tour Dubai Parken, Pariseko Olinpiar Jokoetarako proba puntuagarrian. Finaleko bigarren saiakeran 93,96 puntu lortu zituen.

Sei urte, helburu bat: pentsio duinen lorpena

Busturialdeko pentsiodunek pentsioak 1.080 eurora arte igotzeko 14 ordainsaritan osatzeko aldarrikapena haizeratu dute. Horrez gain, zaintzaileen soldataren eta lan baldintzen hobekuntzak eskatu dituzte.

Lehen mailako mediku arreta eskatzeko elkartuta

Ibarrangelutar eta elantxobetar herritarrak Ibarrangelun elkartu dira, Ruth Torrek udalerriotako mediku izaten jarrai dezan eskatzen.

Bermeotarrek itsas gudariak gogoratu dituzte

Ohiturari eutsiz, lore eskaintza egin zuten 'Matxitxakoko Guda' eskulturan. Ekitaldi politikoan Rakel Goñi EA Bizkaiko koordinatzaileak hartu zuen hitza.

Ez da Hugo Aguilar eta Caja Rural-Alea kikilduko dituen euriterik

Caja Rural-Alea taldeko Hugo Aguilar madrildarrak sendotasunez irabazi du 21. Ereñoko Udala Sari Nagusia. Bere taldekide Lucas Joseph Towers izan da bigarrena, eta Eiser-Hirumet etxeko Iñaki Trujillok osatu du podiuma, euria eta hotza protagonista izan dituen lasterketan.

Bermeoko Musika eskolako musikarien kontzertua

Musika Eskolako ikasleek askotariko soinuz beteko dute martxoa

Ikasleek ikasitakoa kanpora ateratzea da hilabete guztian zehar eskainiko dituzten kontzertuen helburua. Musika eskolan emango dituzten kontzertuez gain, Santa Eufemia eliza eta Bermeoko zaharren egoitzak ere bisitatuko dituzte.

Pablo Gonzalezen babesgabetasuna salatu eta kazetariaren askatasuna eskatu dute Nabarnizen

Gonzalezen espetxealdia "prentsa askea isiltzeko beste ahalegin" bat dela salatu zuten Nabarnizen 200 lagunek baino gehiagok. "Prentsa askatasuna eta giza eskubideen alde, Pavel etxean nahi dugulako, altxa ditzagun ahotsak eta danon artean ozen esan: Pavel askatu!". 

Laburbirak herriz herri ikusi ahalko diren film laburrak aukeratu ditu

Udal eta elkarteek martxoaren amaierara arte dute aukera zirkuituan izena emateko.

Gehiago