Maialen Aldazabal eta Elaia Gogenola berriatuarrek eta Arai Lejardi eta Erika Mugartegi markina-xemeindarrek jokatuko dute emakumezkoen neguko txapelketaren bigarren ekitaldia. Unai Lekerika gernika-lumotarra gizonezkoen banakakoan arituko da.
Gernika-Lumoko, Muxikako, Gautegiz Arteagako, Natxituko eta Busturiko lehen hezkuntzako eskola guztietako gurasoei galdetegi bat bidali diete guraso elkarteek, "euren seme-alabekin batera erantzutekoa". Haurrek egiten duten mugikorren erabilerari buruzko datuak jaso eta tresna bat eskaini gura dute.
Bakearen Nobel Sarirako 53 erakunde humanitariok eta merezimenduzko 14 erakunde pribatuk aurkeztutako hautagaitza bateratuaren parte izan ziren hiru horien lana aitortu gura dute. Talde horrez gain, palestinarrek eta israeldarrek osatzen duten Bakearen aldeko Soldaduak erakundearen lana ere aitortuko dute. Euren helburua da okupazioari amaiera ematea eta 1967ko mugetan oinarritutako estatu palestinar bat ezartzea.
Busturialdeko Itaiak jaialdi bat antolatu du zapaturako [otsailak 24], Astran. Lanketa politikorako zein aisialdirako tarteak bermatu ditu erakunde sozialistak.
Gaurtik [otsailak 21] martxoaren 6ra bitartean egongo da, eskola aurrealdeko plazatxoan.